Orixeko ikasleen elkartrukea Herbeherekin

Imanol Garcia Landa 2015eko apirilaren 14a

Bosgarren urtea da Orixe institutuak parte hartzen duela Europako programetan, eta aurten lehendabizikoa Erasmus+ programan parte hartzen duela.

«Guretzat oso marko garrantzitsua da beste herrialdeei irekitzea», azaldu du Joxerra Zalakain Orixeko ordezkariak, eta programa horretan Gipuzkoatik bi ikastetxek bakarrik parte hartzen dutela nabarmendu du.

Proiektuaren helburua «profesionalagoa» dela gaineratu du Zalakainek, eta ikasketa sistemak alderatuko dituztela. Orixeko ikasleak Herbehereetan izan dira eta egunotan herrialde horretako ikasleak daude hemen. Tolosako Udalak harrera egin zien atzo ikasleei, eta Inaki Irazabalbeitia zinegotziak elkarrengandik «asko ikasi» dezaketela esan zien bisitariei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!