Abian da Tolosako Kuadrilla Eguneko kartel lehiaketa

Ataria 2015eko apirilaren 13a

Ekainaren 27an ospatuko da, eta 'selfie' argazkia aukeratu dute gai gisa. Irabazleak Lur Lan jatetxean otordu bat irabaziko du bi lagunentzat.

Bi hilabete eskas geratzen dira Tolosako Sanjoanak hasteko, eta kuadrillak antolatzen hasi dira dagoeneko beren eguna. Aurtengorako aukeratutako gaia selfie argazkiarena da. Egunean zehar eta bazkarian bertan, era guztietako selfie-ak zabaltzea da helburua, argazki originalena bilatzeko helburuarekin.

Horren aurretik ordea, eta gai hau oinarri hartuta, kartel lehiaketa jarri dute martxan dagoeneko. Lehenengo proposamenak heldu dira, beraz, herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte antolatzaileek. Irabazleak, Lur-lan jatetxean bi lagunentzako otordua izango du sari gisa.

Kartelak tolosakokoadrilaeguna@gmail.com helbidera bidali behar dira.

Koadrila eguna sarean
Antolakuntza aurrera doan bitartean, egun honi buruzko informazio osoa Facebooken Koadrila eguna orrialdean eta Twiterren @kuadrilaeguna jarraituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!