Lapurreta delitua egotzita hiru pertsona atxilotu dituzte

Ataria 2015eko apirilaren 8a

Tolosako San Esteban auzoko pabilioi baten aurrean egin dituzte atxiloketak.

Ertzaintzak azaldu duenez, Tolosako Udaltzaingoak eman du abisua, eta pabilioiaren aurrera joan direnean hiru pertsona zituzten atzemanda udaltzainek. Ertzaintzaren arabera, pabilioiaren barrura sartzen ahalegindu dira hiru pertsona horiek, atea bortxatuz, baina ez dute lortu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!