Iñaki Azkunaren omenezko txotxongilo bat egin du TOPIC Zentroak

Ataria 2015eko martxoaren 30a

Bilboko Udalari erregalatu diote txotxongiloa. Gaur goizean, Idoia Otegik Ibon Areso alkateari eman dio.

Jonan Basterretxea eta Idoia Seijok egin dute txotxongiloa, TOPICek aginduta. Duela bi urte eskatu zieten lan hau egitea, Bilboko Alondegian egin zen 'Bilbao en la World Expo 2010 de Shanghai' erakusketan parte hartu izana eskertzeko. Erakusketa horretan, Shangain egin zen azokara eramandako elementuak jarri zituzten ikusgai.

TOPICen nahia Azkuna berari ematea zen, baina gaixotasunak okerrera egin izanak eta bere heriotzak galarazi zuten hori.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!