Tolosako EAJk hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Tolosaldeko Ataria 2015ko mar. 28a, 14:12

Tolosako EAJ alderdiaren alkategaiak, Olatz Peonek, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako prestatu duten hautagaitza aurkeztu du. Peonek esan duenez, lantaldea "ilusio eta lan egiteko gogo handia duten askotariko profiletako emakume eta gizonek osatzen dute eta, batez ere, Tolosarekin konprometituta" daudela esan du.

Alkategaiak aurreratu du tokiko industria, merkataritza eta ostalaritza sustatuko dituztela, eta enplegu sorrera bultzatuko dutela, horrela gazte tolosarrei aukera berriak eskaintzeko.

EH Bilduk eta Aralarrek osatzen duten udal gobernuak azken lau urteetan ez duela proiektu berririk egin ere esan du, "EAJren proiektuak besterik ez ditu garatu". "Gaur egungo gobernu taldeak ez du proiektu eta ekimen berririk aurkeztu eta ondorioz, Tolosa geldirik egon da eta beste garai batean eduki zuen indarra eta erakargarritasuna galdu ditu. Tolosak gobernu talde proaktibo bat behar du, ideia berriak ekarriko dituena", esan du.

Tolosako EAJren hautagaitza:

1- Olatz Peon Ormazabal. Gizarte lanean diplomaduna. Alkateorde 2007-2011 legealdian. EAJko lurralde zuzendaritzako kide.

2- Jokin Azkue Arrastoa. Psikologian lizentziaduna. Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko Zuzendaria.

3- Nerea Letamendia Belloso. Botikaria.

4- Patxi Amantegi Zubiria (independentea). Tentsio altuko mantenuko langilea.

5- Nuria Carbonell Miranda. Lehen Hezkuntzako eta Musikako irakaslea.

6- Iñigo Alonso Sarasibar. Industria ingeniaria.

7- Joseba Ormazabal Lopez. Enpresaria.

8- Maite Ruiz de Egilaz Ezkiaga (independentea). Administraria. Dendaria.

9- Begoña Tolosa Mendia. Kimika Zientzietan lizentziaduna. Irakaslea.

10- Iban Ormazabal Barrio. Dekoratzailea. Saleroslea.

11- Miren Ezkiaga Etxezarreta. Abokatua.

12- Itxaropena Urkiola Negredo. Ingeles Filologian Lizentziaduna. Ikastolako irakaslea.

13- Angel Izagirre Iztueta. Garraiolari erretiratua.

14- Iñigo Aramendi Fernandez. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Banketxeko langilea.

15- Ion Vazquez Mateo. Giza Zientziak eta Enpresan lizentziaduna.

16- Mirentxu Etxeberria Arrue. Tolosako alkate 1983-1987 legealdian.

17- Jokin Bildarratz Sorron. Tolosako alkate 2003-2011 legealdietan. Senataria.

 

ORDEZKOAK

18- Mikel Agirrezabala. Zeladore klinikoa.

19- Blanca Subijana. Saleroslea.

20- Ainhoa Etxeberria. Administraria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!