Dantzari txikiek hartu dute Tolosa

Ataria 2015eko martxoaren 28a

Plaza Zaharratik abiatu dira goizean dantzari txikiak. Talde bat Alde Zaharrerantz abiatu da eta beste batzuk zabalguneko plazetan aritu dira. 

Udaberri dantza taldeak antolatutako Dantzari Txiki eta Erromeria eguna da gaurkoa. Goizetik Hendaiako (Lapurdi) Akelarre dantza taldea, Amurrioko (Araba) Aiara dantza taldea, Lesakako (Nafarroa) Tantirumairu dantza taldea, Atarrabiako (Nafarroa) Idoskia dantza taldea, Getxoko (Bizkaia) Itxartu dantza taldea, Errenteriako (Gipuzkoa) Ereintza dantza taldea eta Oiartzungo (Gipuzkoa) Haurtzaro dantza taldea aritu dira dantzan Udaberriko gaztetxoekin batera.

Arratsaldean ere egingo dituzte dantza saioak eta gauean erromeriak hartu die lekukoda. Zerkausian afari-legea egingo dute eta ondoren, dantzan jarraitzeko aukera egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!