Argazkigintza ikastaroa oporraldiaren ondoren

Tolosaldeko Ataria 2015eko martxoaren 27a

Iñigo Royo izango da irakaslea, eta 50 orduko tailerra izango da

Tolosako kultur etxeko ikastaroen artean arrakasta gehien dutenetarikoa izaten da, urtero, argazkigintzari dagokiona. Aurten ere eskainiko dute, Aste Santuko oporraldiaren ondoren, eta izen-ematea zabalik da jada.
Argazkigintza ezagutzen dutenei begirako eskaintza da, afizioa hobetze aldera. Horrela, Photoshop-eko edizioa, argazki aukeraketa nahiz zalantzak argitzea jorratuko dute, besteak beste, apirilaren 14tik aurrera.
Gaiei dagokienez, berriz, barruko natura, hiriko paisaia, erretratua eta argi naturala duen bodegoia landuko dituzte.
Iñigo Royo argazkilaria izango da irakaslea, eta saioak astearte eta ostegunetan izango dira, 19:00etatik 21:30era bitarte. Eskualdeko herritarrek 113 euro ordaindu beharko dute eta, eskualdetik kanpokoek, berriz, 169 euro. Taldearen gutxieneko eta gehienezko muga 8 eta 15 ikasle bitartekoak izango dira, eta bakoitzak norbere ordenagailu eramangarria beharko du lantegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!