Trialsin txapelketa Tolosan, txapeldunarekin

Asier Imaz 2015eko martxoaren 26a

Gipuzkoako Trialsin Txapelketaren laugarren eta azken jardunaldia Tolosan izango da. Bertan, Irene Caminos egongo da. Orain arteko proba guztiak irabazi ditu tolosarrak.

Igandean izango da Trialsin proba Usabal kiroldegiaren atzeko aldean, 10:30etik aurrera. Gipuzkoako Txapelketaren laugarren proba izango da. Orain arteko guztiak euripean izan dira, eta aurkezpen ekitaldian hori azpimarratu dute, "ea oraingoan eguraldia lagun izaten dugun".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!