Erortzea saihesteko gomendioak, kultur etxean

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko martxoaren 26a

Mugi Tolosa egitasmoaren baitan, erortze tailerra izan da gaur, kultur etxeko areto nagusian.

Tolosan barrena ibilbide osasuntsuak proposatuz hasi zen Mugi Tolosa izeneko proiektua, hirugarren adinari begira.

Asteazkeneroko hitzorduek oso harrera ona izan dute, eta oraindik ere jendetza elkartzen da astero, beraz, gaur, ibilbide horiek egiterakoan nahiz egunerokoak erortzea saihesteko gakoak eskaini dizkiete, hirugarren adineko gizon-emakumeei.

Mugi Tolosak eta Tolosako anbulatorioak antolatuta, kultur etxeko areto nagusia bete egin da, aholkuak adi entzuteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!