Aste Santuan, saskibaloi txapelketa bigarrenez

Ataria 2015eko martxoaren 24a

Pasa den urteko arrakasta ikusita, talde tolosarrak II. edizioa antolatu du, apirilaren 7tik 10era. 

2003, 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotako gazteei zuzendutako Aste Santuko II. Super Eko saskibaloi txapelketa ospatuko da apirilaren 7tik 10era Usabal kiroldegian, TAKEk antolatuta. 

3x3ko partidak jokatuko dituzte gazteek, baina taldeek lau jokalariz osatuak beharko dute. Taldeak, berriz, mutilenak, neskenak edo mistoak izan daitezke. Ondoren, taldeok bi mailatan banatuko dituzte: benjaminak (2005-2006) eta alebinak (2003-2004). 

Neurketek izango dute pisu gehien, baina horrez gain, jolasak eta bestelako ekitaldiak ere izango dira. 

Interesatuek martxoaren 27a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako, takesb@takesb.com helbidera idatzi beharko dute, taldearen izena, partaideen izen-abizenak eta bakoitzaren jaiotza urtea zehaztuz. Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!