Maila mantentzeko dena ondo egin beharko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Antxon Iglesias 2015eko martxoaren 24a

Ostegunean eta igandean hitzordu garrantzitsuak genituen, eta bietan huts egin genuen. Betiko Nesken etxean, 2-1 galduz, eta Usabalen, 2-5 Arratiaren aurka. Gauzak zail jarri dira. 

Hemendik aurrera, dena ondo egin beharko dugu, maila mantentzeko.


Jubeniletan, Oriakoren etxean jokatu genuen, eta 1-0 galtzea tokatu zen. Bigarrenaren aurkako partida gogorra izango zela bagenekien. Bi taldeek joko ederra erakutsi zuten, eta irabazteko grina. Gola jokoz kanpoko garbi batean lortu zuten etxekoek, eta epailea... ez zuen ezer ikusi. Bigarren zatian markagailuari buelta ematen saiatu ginen, jokoa dominatuz, baina ez zen berdinketaren gola posible izan. Txalotzekoa gure jokalariek erakutsi zuten jarrera eta egin zuten esfortzua.


Kadeteetan 3-0 irabazi genion Ordiziari. Ainhoa Garikanok, Zuriñe Iglesiasek eta Maria Herrerok sartu zituzten golak. Ondo jokatutako lehia izan zen, eta merezitako garaipena.


Infantiletan, Tolosa A-k 0-4 irabazi zuen Intxaurdiren aurka. Nora Sanz, Maria Martija, Laida Artola eta Ane Eizagirre izan ziren goleatzaileak. Azken honek, penaltiz sartu zuen gola.


Tolosa B taldeak ere etxetik kanpo jokatu zuen, Allerruren aurka. 1-2 irabazi zuten urdinek. Golak Irene Etxaburuak eta Nahia Larrañagak sartu zituzten. Partida benetan gogorra izan zen. Urduri hasi ziren arren, amaieran, lehiari buelta ematea lortu zuten zuten infantilek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!