Eredu ekonomikoa salatu dute, Miren Peñaren heriotzaren harira

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko martxoaren 23a

Igande goizean plazaratu zuten, komunikabideek, gertakari latza: Antsoainen (Nafarroa) emakume batek bere buruaz beste egin zuen, etxe-kaleratze baten ondorioz. Sistema ekonomikoa eta Laboral Kutxaren portaera salatze aldera, Stop Kaleratzeak plataformak eta LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuten atzo, hainbat herritan; tartean, Tolosan.

Stop Kaleratzeak koordinakundeak bultzaturiko mobilizazioa babestu zuen LAB sindikatuak, besteak beste, Miren Peña sindikatuko kidea baitzen: «Laboral Kutxaren nahiz Faurecia enpresaren erantzukizuna mahai gainean jartzeaz gain, eredu sozial eta ekonomikoaren sakoneko aldaketa» eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!