Bigarren posturako borrokan jarraitzen dute

Asier Imaz 2015eko martxoaren 23a

 3 1427134587152
 4 1427134588679
 5 1427134589909
 6 1427134591070
 7 1427134593207
 8 1427134594637
 9 1427134596555
 10 1427134597896
 11 1427134599209
 12 1427134600810
 13 1427134602290
 14 1427134603448
 15 1427134605148
 16 1427134606331
 17 1427134607777
 18 1427134609573
 19 1427134611329
 20 1427134612484
 21 1427134613640
 22 1427134614789
 23 1427134615933
 24 1427134617355
 25 1427134618801
 26 1427134620239
 27 1427134621673
 28 1427134622862
 29 1427134623969
 30 1427134625080
 31 1427134626217
 32 1427134627389
 33 1427134628529
 34 1427134630046
 35 1427134631171
 36 1427134632900
 37 1427134634364
 38 1427134635503
 39 1427134636629
 40 1427134637758
 41 1427134639113
 42 1427134640472
 43 1427134641608
 44 1427134642798
 45 1427134643999
 46 1427134645132
 47 1427134646331
 48 1427134647721
 49 1427134649002

Berazubin Bergararen aurka jokatu zuen Tolosa CF taldeak, ostegunean. 2-0 izan zen markagailua. Igandean Zarautzen izan ziren urdinak, eta bertatik, 1-2koarekin itzuli ziren eskualdera. 

Iker Dorronsoro (Tolosa CF-ko entrenatzailea):

Mikel Loidi (Tolosa CF-ko jokalaria):

Bi partida, sei puntu. Hirugarren postua sendotzeaz gain, bigarrengoaren borrokan jarraitzeko garaipen garrantzitsuak izan ziren azken biak. Batez ere, goikoek ez zutelako hutsik egin.

Aurrera lehen postuan sendo dago. Haiek harrapatzea, oso zaila izango da, talde bikaina osatzen baitute. Horrez gain, denboraldi oso borobila egiten ari dira. Azken partidan adibidez, Usurbili zazpi gol sartu zizkien.

Bigarren postuan Aretxabaleta doa. Bigarren itzuli gorabeheratsua egiten ari dira, baina azken bi lehiak irabazita, borrokan jarraitzen dutela erakutsi nahi izan dute. Ziurrenik, Erregional Ohorezko Mailan dagoen talderik sendoena izango Aretxabaletakoa, bai behintzat jokalarien kalitatea kontuan hartuta.

Ondoren daude tolosarrak. Hirugarren postuan egotea ez da makala. Aipatu aurkariak izanda. Hala eta guztiz ere, gora begira jarraitu nahi dute, bigarren postua bi puntura baitago. Ez da erraza izango, ez dago euren esku, eta... hirugarren postua ez da makala; Aurrera eta Aretxabaleta ikusi ez dituenak soilik exijitu dezake horrelakorik. Hau da, taldea jarraitu ez duenak.

Tolosa CF egiten ari den denboraldia izugarria da. Eta horren jarraipena egiten hasteko ez da berandu. Liga amaitzeko zazpi jardunaldi besterik ez dira geratzen; zazpi final. Lehena larunbatean izango da Berazubin, eta aurkaria: bosgarren dagoen Anaitasuna. Partida benetan zaila beraz. Jardunaldia, bere osotasunean, oso interesgarria izango da, goiko talde guztiek euren artean jokatuko baitute.

Ostegunean Bergarari lehen gola sartzea ez zen erraza izan. Mariok sartu zuen buruz. Zarautzen, erdilaria bera izan zen taldeko onenetakoa, beste 10 lagunekin batera. Hori bai, Mikel Loidi amezketarrak izar papera hartu eta 1-0koa iraultzeko balio izan zuten bi golak sartu zituen: artista da ezkerra. Hain artista, bi golak eskuinarekin sartu zituela.

Larunbat honetan: gehiago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!