Zutabe honen izenburuak dioen bezela, aulkitik ikusi genuen nesken partida larunbatean, non geunden ezin ondo asmatuz. Atzean, lo lagun kuadrilla bat Encounterra zela eta, gu taldea animatzeko soinu gehiegi egiteko beldurrarekin eta aurrean ikusleei azalpenak ematen zizkien epaile bat. Eta ezohiko egoera honen aurrean, neska kuadrilla bat saskibaloira jolasten entrenatzeileei buruhauste handiak emanaz.
Emaitza positiboa lortu zen eta garaipena, bigarren entrenatzaileari eskaini ziotenaren esperantza daukat, urte berri on bat ospatzen baitzuen hurrengo egunean. Kantxan lan ona egiten ari diren seinale da garaipena.
Orain, heldutasuna eta esperientzia lortuaz, Tolosan nesken saskibaloi taldearen emaitza ezin hobeaz gozatzeko prestatzea besterik ez zaigu falta.