Gure herriko hizkuntzak bilduz, Lingolang

Ataria 2015eko martxoaren 17a

Tolosaldea Garatzenek Tolosako Udalarekin batera Lingolang proiektua aurkeztu du. Tolosa eta Ibarrako ikastetxeek parte hartu dute, eta bertan gure herrietan hitz egiten diren hamabost hizkuntza bildu dituzte.

Lehen hitzak, zenbakiak, hilabeteak, koloreak,... hizkuntza bakoitzean nola esaten diren ikasteko aukera dago jatorri ezberdinetako ikasleei esker. Tolosako Udaleko Inaki Irazabalbeitiak banatu zizkien diplomak proiektuan parte hartu duten ikasleei. Helburua hizkuntza gehiago gehitzen joatea da. www.lingolang.net/tolosaldea  webgunean ikus daiteke eskualdeko ikasleekin egindako lana.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!