Euripean, baina, mauken atzetik

Ataria 2015eko martxoaren 14a

Euripean ari da burutzen Tolosa&Co merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatu duen Braderie eguna. Hala ere, jendea atera da kalera, eta gerturatu da saltokietara mauken bila.

Bosgarren urtez antolatu dute ekimena herriko merkatari eta ostalariek. Maukak dituzten dendak puxika berde erraldoi bat dute, eta ostalariak, berriz, pintxo bereziak ari da eskaintzen. Dendariek azaldu dutenez, "pena da eguraldi kaxkarra izatea, baina, hala ere, jende dezente ari da gerturatzen eta erosten". Arratsaldean, haur txokoa ere jarriko dute Zerkausian, 16:00etatik, 20:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!