Abiatu da Usabalen Gipuzkoa Encounterra

Ataria 2015eko martxoaren 13a

400 lagun baino gehiago bildu dira Tolosako Usabal kiroldegian aurtengo informatika topaketetan parte hartzeko. Tolosako Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Euskalteleko ordezkariek eman diote hasiera hiru egun iraungo dituen ekimenari.

Tolosako alkate Ibai Iriartek ongi etorria eman die informatiko zaleei. Asteburu honetan Usabalen antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia egiteaz gainera, Tolosako herria ezagutzeko gonbita luzatu die parte hartzaileei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!