Lau urteko errepasoa egingo du TOPAk, herri batzarrean

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko martxoaren 12a

Urtarrilean egin zuten azken herri mobilizazioa, Tolosan.

Larunbatean izango da, 12:00etan, Tolosako kultur etxeko aretoan

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak lau urteko ibilbideari errepasoa egingo dio, herri batzarrean. 2011n ekin zioten osasun publikoaren aldeko aldarrien bideari, eta ezinbestekotzat jo dute informazioa: «Garrantzitsua da ondo informatuta egotea eta informazio hori lehen eskutik jasotzea, tarteko interpretaziorik gabe».
Modu horretan, larunbatean, 12:00etan, lau urteotako gertakariak, aurreikuspenetatik bete direnak, aldarrien bitartez lorturikoak, Asuncion eta Osasun sailaren arteko hitzarmena, TOPAk jasotako atxikimenduak, egungo egoera nahiz aurrera begira eman nahi dituzten pausoak hizpide izango dituzte batzarrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!