Borrokan jarraitu beharra

Erabiltzailearen aurpegia Antxon Iglesias 2015eko martxoaren 11

Argazkilaria: Javi Urola

Puntu bat eta borrokan jarraitu beharra. Euskal Ligako taldeak etxean jokatu zuen larunbatean, eta partidan sendo sartu ziren, golik hartu gabe.

Joana Garmendia izan zen atea zulatzen lehena, eta markagailuan 1-0ekoa lortu zuen goleatzaileak. Aukerak bi ateetan izan arren, abantailarekin iritsi ginen atsedenaldira. Bigarren zatian berdintsu hasi zen, baina 20. minutuan, gure kapitaina sudurretik odoletan hasi eta atera egin behar izan genuen. Hain juxtu une hori aprobetxatu zuen Barakaldok berdinketaren gola lortzeko. Ondoren behera egin genuen. Aukera onenak kanpotarrenak izan ziren, baina markagailua ez zen mugitu. Hasieran esan bezala, puntu bat eta borrokan jarraitu behar.


Jubenilek 2-0 irabazi zioten Amara Berriri. Ainhoa Bengoetxea eta Ainhoa Garikano izan ziren goleatzaileak. Beroak eragina izan zuen partidan. Tolosa CF izan zen nagusi jokoan, eta hiru puntuak, oso baliotsuak dira, lehen postuan jarraitu ahal izateko. Hurrengo astean atseden hartuko dute jubenilek.


Kadeteek berdindu egin zuten Anaitasunaren aurka etxean: 2-2. Zuriñe Iglesias eta Ane Alfonso izan ziren goleatzaileak. Urdinak aurreratu ziren markagailuan, eta Anaitasunak gutxira lortu zuen berdinketa. Bigarren zatian ere gauza bera gertatu zen. Gola sartzea lortu orduko, kanpokoena iritsi zen. Norgehiagoketaren azken txanpan, eurek binakoa lortu ondoren, hiru punturen bila joan ginen, dena emanaz, eta aukerak ere sortu genituen, baina ez genuen zorterik izan.


Infantiletan, Tolosa Ak 1-5 irabazi zuen etxetik kanpo, Añorga Bren aurka. Añorga Ak, aldiz, Tolosa Bri 3-2 irabazi zion. Urdinen goleatzaileak hauek izan ziren: Nora Sanz (2), Ane Eizagirre (2), Izarne Sarasola, Irene Etxaburua eta Lore Etxaburua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!