Lur mugimendu batek poste elektriko bat mugitu du

Ataria 2015eko martxoaren 10a

Aldaban, AHTko tuneletako bat egiten ari diren eremuaren gainean gertatu da lur mugimendua. Euskal Trenbide Sareak eman dio lur mugimenduaren berri Tolosako Udalari. Tunel bateko ezkerreko ezpondan irristatzea izan dela jakinarazi dio, zehazki.

ETSk ohar bidez ohartarazi duenez, bertan lanean ari diren teknikariek metro bateko sakonune bat antzeman dute. Lur mugimenduaren ondorioz, 13.000 volteko poste elektriko bat mugitu da. AHTko bost teknikari aritu dira gaur arratsaldean eremua aztertzen, eta haien esanetan, perforazio txiki bat egingo dute lurraren egoera xehetasun handiagoekin aztertzeko. Iberdrolako langileak ere goizean zehar lanean aritu dira bertan.

Irristatzea gertatu den zatiko lanak %92an daude eginak, eta Tolosa eta Alegia igarotzen ditu. 3,8 kilometroko zatia da, horietatik 3,5 doaz tunel baten barrutik, eta 108 metro, berriz, zubi batetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!