Hamar urteek eman duten onenaz gozatzeko aukera

Tolosaldeko Ataria 2015ko mar. 12a, 12:14

'10 urte bidean' lelopean antolatu dituzten Amalur jardunaldietan gaur izango da lehen hitzaldia, Afrikaz.

Munduko natura, paisaia, kultura, istorio eta pertsonen topagune dira Amalur jardunaldiak. 2006ko martxoaren 15ean ekin zioten bideari  jardunaldiek, Nairobitarraren inguruko hitzaldi batekin. Harrez geroztik, solasaldi ugari entzuteko aukera izan da Tolosan.
10 urte bidean lelopean gaurkoa  izango da lehen hitzaldia. Aurtengoa berezia izango dela adierazi du Kike Zinkunegi antolatzaileak: «Hamargarren urteurrena da eta guztia hau ospakizun moduan hartu nahi dugu».  Afrika, India, Asia, Maroko eta Patagonia bisitatzeko aukera izango da, besteak beste, Topic zentroan. Hamar urteko ibilbideari begirada bota diote antolatzaileek eta hamar urte hauetan Tolosatik pasa diren hizlari nabarmenenetako batzuk hautatu dituzte: «Denek izan dute zerbait berezia. Orain artean bakarka etorri dira, baina zerbait ezberdina egin nahi izan dugu», dio. Hasierako urteetatik ekarri du gogora tolosarren babesa izan dutela, «horrek lagundu digu hau urtez urte martxan jartzen», gaineratu du.
Antxon Bandres Bidaiarien Txokoarekin elkarlanean ere antolatzen dituzte hitzaldi eta tailerrak. Aurten ere, apirilerako eta maiatzerako lotzen ari dira pare bat hitzaldi, oraindik zehazteke badaude ere.

AFRIKA
Javier Reverte eta Luis Miguel Dominguez
Martxoak 12, osteguna

INDIA
Agustin Paniker eta Luis Pancorbo
Martxoak 13, ostirala

ASIA
Rosa Maria Calaf eta Josep Maria Palau
Apirilak 17, ostirala

MAROKO
Roman Morales eta Josu Iztueta
Apirilak 24, ostirala

PATAGONIA
Luis Sepulveda
Maiatzak 8, ostirala

Hitzaldi guztiak TOPIC aretoan izango dira, 19:30ean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!