Podium-a etxera eramatea bakarrik falta izan zaie

Asier Imaz 2015eko martxoaren 9a

Espainiako Beteranoen Pista Estaliko Txapelketan, eskualdekoek bi urre, zilar bat eta brontze bat lortu dituzte.

Donostian, ostiralez, Espainiako beteranoen txapelketa hasi zen. Igandera bitarte, hainbat proba jokatu dira, eta Tolosa Atletismo taldeko kideak bertan izan ziren.

60 metro hesietan, Andu Martinez de Rituerto txapeldun gelditu zen.

Armando Roca ere podium-aren gorenera igo zen, 60 metrotan. Tolosarrak, gainera, txapelketako errekorra egin zuen, 9:86ko denborarekin.

Juan Karlos Etxebeste azpi txapeldun gelditu zen 400 metrotan, 1:05:11ko denborarekin.

Azkenik, Sergio Roman Bermejok lortu zuen brontzezko domina, 3.000 metrotan.

Tolosa Atletismoa taldetik guztiak zoriondu nahi izan dituzte.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!