II. Udaberri Lasterketan izena emateko aukera, zabalik

Asier Imaz 2015eko martxoaren 6a

Tolosa Atletismoa Taldean abian jarri du jada Udaberri Txapelketaren bigarren edizioa, "iazko harrera ona ikusirik, gogotsu gatoz berriro errepikatzeko asmoz".

Inskripzioak ireki berri dute, eta lasterketa, maiatzaren 1ean izango da.  ondorengo web orrian:

Inskripzio motak:

  • 10 €: Helduak, txip horiarekin.
  • 12 €: Helduak, alokairuzko txiparekin.
  • 15 €: Egunean bertan izena emanez gero. 
  • Eskola mailakoek egunean bertan eman ahalko dute izena, 09:15etik 10:15era.

Lasterketen ordutegia:

  • 10:30 Benjaminak (2005-2006) - 400m
  • 10:45 Alebinak (2003-2004) - 800m
  • 11:00 Infantilak (2001-2002) - 1200m
  • 11:15 Eskola mailakoen sari banaketa
  • 11:30 Helduak - 5000m
  • 12:15 Sari banaketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!