Hezkidetzaren bidetik korri egin dute Laskorain Ikastolan

Mikel Iraola 2015eko martxoaren 6a

Dozenaka ikaslek hartu dute parte Laskorain Ikastolak antolatutako Lasklilatoian. Korri egin ostean, sari banaketa eta txistor jatea izan dituzte.

Neskek bi bira eman dizkiote Ikastolaren inguruan prestatu duten ibilbideari, errepidearen bi aldeetan mutilek animoak eta txaloak bidaltzen zizkieten bitartean. Bertatik pasatzen ari zirenen ikusmira ere piztu du egitasmoak.

Korrika saioaren ostean, zozketak eta opariak banatu dituzte, eta ikasleek prestatutako txistorra pintxoez gozatu ahal izan dute ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!