Aurten ere Tolosan Jabetze Eskola izango da martxan

Jon Miranda Labaien 2015eko martxoaren 4a

Martxotik ekainera bitarteko egitaraua antolatu dute aurtengo Jabetze Eskolan. Martxoaren 11n izango da lehen zita.

Jabetze Eskola ez da ohiko prestakuntza leku bat. Mugimendu Feministak azkeneko urteetan jakintza modu kolektiboan ekoizteko erabili duen metodologiari jarraitzen dio.

Mundua aldatzeko tresnak eskaintzea da eskolaren helburua eta ekaina bitartean, esperientziak, jakintzak eta narrazioak partekatuko dira Tolosan eskainiko diren saioetan.

Askotariko tailerrak antolatu dira eta Tolosako kultur etxean, haur liburutegian, Ferialekuan edota Abastoseko eraikinean egingo dira.

Autoestimua landu eta emozioak kudeatzen ikasteko tailerra, batukada feminista tailerra, eta ipuinen bitartez hezkidetza lantzen ikasteko saioak eskainiko dira, besteak beste. Amasa-Villabonan izango da ekimenetako bat martxoaren 23an, «Nik ere baditut ikasketak, nola homologatu?» hitzaldia emango da bertan.

Datorren astean bertan, bi ikastaro abiatuko dira: maiatzaren 9an «Zoru pelbikoa lantzeko tailerra eta martxoaren 11n, munduko emakumeen literaturari buruzkoa.

Iaz, Tolosako III. Berdintasun Planean txertatzeko proposamenak jaso zituzten jabetze eskolan. Eremu kultural eta sozio-ekonomikotik egin ziren ekarpenak. Aurten, 2015-2020 epealdian plan horretan txertatzeko helburu eta ekintzak zehaztuko dira. Martxoaren 17an Abastosen, 18:00etan egingo dute ekarpenak jasotzeko bilera.

Jarduera bakoitza hasi baino bi egun lehenago arte zabalik izango da matrikulatzeko epea. Horretarako Tolosako kultur etxera jo beharko da. Langabetuek eta ikasleek matrikula erdia ordainduko dute, dagozkien ziurtagiriak aurkeztuta. Bide batez, saioetan doaneko haurtzaindegi zerbitzua egongo dela jakinarazi dute. Informazio gehiago nahi duenak, 943 67 03 83 telefonora jo dezake.

Jarraian, egitaraua eta ekitaldiz ekitaldi informazio osatuagoa:

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!