Pirritx, Porrotx eta Marimototsek DVDa Tolosan grabatuko dute

Ataria 2015eko martxoaren 2a

Bonbereneak antolatuta, larunbat honetan saio bikoitza eskainiko dute pailazoek Leidor Antzokian. Mozorrotuta joateko deia egin dute.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek beren ikuskizun berria, Txo MikMak txikia izenekoa, eskainiko dute larunbat honetan Leidorren. Bi saio izango dira: 16:00etan eta 19:00etan. Gaur bertan jarri dituzte sarrerak salgai, Leidorreko leihatilan eta Kutxabank-en sarreren webgunean.

Ez dira, ordea, saio arruntak izango. Pailazoek argitaratuko duten hurrengo DVDa bertan grabatuko dute, eta saioa ikusgarriago egite aldera, mozorrotuta joateko deia egin dute. Mozorrotu beharreko gaia Itsasoa izango da.

Festa giroa borobiltzeko, Bonberenea Txarangak ikuskizuna hasi bitartean sarrera alaituko du, eta Kazkabarra aisialdi taldeko kideak ere bertan izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!