Lara Arruabarrena, binakako txapeldun Acapulcon

Tolosaldeko Ataria 2015ko mar. 2a, 13:45

Tita Torró espainiarrarekin batera WTA Mexikoko Irekiko binakako txapelketa irabazi du, Hlavavova eta Hradecka txekiarrei 7-6, 5-7 eta 13-11 garaitu ostean.

Neurketa oso gogorra izan zen, eta ordu bat eta 55 minuturen ondoren, azken set-ean erabaki zen. Berdinduta iritsi ziren azken txanpara, eta Tie-break delakoa jokatu behar izan zuten berdintasun hori puskatzeko. 9-6ko abantaila lortu zuten hasiera batean, baina txekiarrek aurretik jartzea lortu zuten, 9-10. Dena den, lanean jarraitu eta 11-11ko berdinketaren ondoren 13-11ko emaitzarekin txapelketa irabaztea lortu zuten.

"Oso partida interesgarria izan da, laurak ongi jokatu baitugu eta edonork zuelako irabazteko aukera. Suertea gure alde izan dugu zorionez" aitortu zuen tolosarrak neurketa amaitu ostean. Partida, berriz, "lasai" bizitu zuela esan zuen: "ez genuen presiorik, beraiek ziren faboritoak".

12.300 dolarreko diru saria eta binakako sailkapenean 280 puntu jaso dituzte Torrok eta Arruabarrenak. Acapulcokoarekin, Arruabarrenak WTA zirkuituko binakako laugarren txapelketa irabazi du, aurrez Katowicen eta Bogotan birritan gailendu eta gero.

Monterreyn porrota
Lara Arruabarrenak Mexikon jokatzen jarraitzen du. Asteburuan Acapulcon jokatu ondoren, Monterreyko txapelketako lehen fasea jokatu berri du, Paula Ormaechea argentinarraren aurka, eta porrota jaso du 6-2 eta 6-4. Datozen asteotan, Indian Wells y Miamiko txapelketak jokatuko ditu tolosarrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!