Gaur 27 urte Mikel Lopetegi hilik topatu zutela

Ataria 2015eko martxoaren 2a

Euskal preso tolosarra 1988. urteko martxoaren 2an urkaturik topatu zuten bere ziegan.

1954. urteko uztailaren 19an jaio zen Mikel Lopetegi Larrarte Urkizu auzoko Saletxe baserrian. Hamalau urte zituela hasi zen lanean Emua enpresan, eta LAB sindikatuarekin bat egin zuen.

1979ko ekainean erbestera alde egin zuen, ETAn sartuz. Bi urte beranduago, 1981eko martxoaren 29an atxilotu zuten Gasteizen. Bere kide Jose Manuel Ariztimuño "Pana" une horretan bertan hil zuten. Hamar egunez komisarian izan zen, eta torturak jasan zituen denbora horretan.

Carabanchel, Soria, Alcalá de Henares eta Herrera de la Mancha espetxeetan izan zen zazpi urtez, 1988ko martxoaren 2an, bere ziegan urkaturik aurkitu zuten arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!