Euskal kantutegia, fanfarrearen doinura

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko otsailaren 28a

Hilabeteko azken larunbata izaki, Tolosa Kantarikoak kalera atera dira, eguraldiari begiratu gabe; Udaberri dantza taldeko fanfarrea lagun izan dute, gainera.

Bost urte inguru daramatzate, hilabeteko azken larunbatetan, Tolosa kantuz girotzen. Euskal kantutegiko doinuak plazaratzen dituzte eta, entseguetara joaten direnekin bat egiten dute, kalean, hainbat herritarrek ere.

Gaur, euriari jaramonik egin gabe, 12:00etan ekin diote ohiko ibilbideari, Tonokalen, eta Udaberri dantza taldeko fanfarrea lagun izan dute, kalejira alaitzeko. Aterpez aterpe, pozik aritu dira, kantuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!