Mundu osoko kontalariak bihartik aurrera Tolosan, Ahoz Aho Jaialdian

Naiara Roldan de Aranguiz 2015ko ots. 26a, 16:13

Ahozkotasun jaialdiak japoniar kontatzeko modu tradizionala euskaraz zabalduko du

Intujai Taldeak ahozkotasunaren adibide anitz ekarri ditu Tolosara azken urtetan. 2015 ez da salbuespena izango. Izan ere, ostiraletik hasita martxoaren 21a bitartean bai Euskal Herriko eta baita mundu osoko kontalariek parte hartuko dute Ahoz Aho 2015ean.

Zortzigarren edizio hau hizpide hartuta May Gorostiaga antolatzaileak «aniztasuna» nabarmendu nahi izan du, «kontinente guztietako kontalariak baitatoz». Jatorri aniztasunaz gain, ikusleari eskainitako eskaintza ere anitza izango da: «Estilo tradizionaletik kontatzen dutenetik, zirkoa, txotxongiloak eta musika erabiltzen dutenera».

Aurtengo berritasuna, hala ere, Japoniatik dator, Hiromi Yoshidak Rakugoa kontatzeko modu tradizionala euskaraz eskainiko baitu.

EGITARAUA AHOZ AHO 2015

Otsailak 27, ostirala.
22:30. Tarana Karim (Azerbaijan) eta Ibai Esoain (EH). Otsabin, euskaraz.

Otsailak 28, larunbata.
22:00. Aldo Mendez (Kuba). Amarozko auzo-etxean, gaztelaniaz.
16:00-20:00. Ikastaroa Aldo Mendezekin (Kuba): Ahozko kontakizun ikastaro trinkoa. Amarozko auzo etxean, gaztelaniaz.

Martxoak 1, Igandea.
10:00-14:00. Ikastaroa Aldo Mendezekin (Kuba). Ahozko kontakizun ikastaro trinkoa. Amarozko auzo etxean, gaztelaniaz.

Martxoak 12, ostirala.
22:00. Hiromi Yoshida (Japonia) eta Axen Eskalada (EH). Amarozko auzo etxean, euskaraz.

Martxoak 13, larunbata.
22:00. Olga Zhecheva (Bulgaria). Amarozko auzo etxean, gaztelaniaz.

Martxoak 17, asteartea.
17:30. Aizkoa Olabarrieta (EH). Amarozko auzo etxean, euskaraz. Umeentzat.

Martxoak 18, asteazkena.
16:00. Willo Arunategui (Kolonbia) eta Genis Lleoparte (Katalunia). HHIn, gaztelaniaz.
17:30. Odei Arregi (EH). Amarozko auzo etxean, euskaraz. Umeentzat.

Martxoak 19, osteguna.
22:30. Willo Arunategui (Kolonbia) eta Genis Lleopart (Katalunia). Orbela tabernan, gaztelaniaz.

Martxoak 20, ostirala.
17:30. Itziar Saenz de Ojer eta Iñaki Agirrezabal (EH). Amarozko auzo etxean, euskaraz. Umeentzat.

Martxoak 21, larunbata.
11:30. Amaia Arriaran (EH). Bonberenean, euskaraz. Umeentzat.
17:00. Hitzaldia Willo Arunategirekin (Kolonbia). «Ahozkoa ez dena ahozkotasunean». Amarozko auzo etxean.
22:30. Ahozkotasunaren Gala Nagusia. Topic-en. Euskaraz eta gaztelaniaz, jaialdian parte hartutako artista ezberdinekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!