Inauterien ondoren, txanponaren bi aldeak

Asier Imaz 2015ko ots. 24a, 11:35

Inauterien ondoren partida jokatzea ez da xamurra, eta Euskal Ligako Tolosa CF taldeak hori nabaritu zuen. 

Iker Dorronsoro, Tolosa CF taldeko entrenatzailea:

Erregional Ohorezko Mailakoak, aldiz, ajeari aurre egin, eta garaipen garrantzitsua lortu zuen Oñatin, Aloña Mendiren aurka. Partida maldan gora jarri zitzaien urdinei, etxekoak aurreratu baitziren estrategia jokaldi baten ondoren. Hiru puntuak, ordea, garrantzitsuegiak ziren Tolosarentzat, eta jokalariek ongi erantzun zuten. Berezik sartu zuen berdinketaren gola, penaltiz. Lehia amaitzeko bi minuturen faltan iritsi zen eromena, David Imazen gol ikusgarriari esker, faltaz. Garaipen horrekin, aurreko bi taldeen hutsegitea probestu zuen Tolosa CF-ek.


Hurrengo partida Berazubin izango da, larunbatean, 16:30ean. Oñatikoa final bat izan zen, galduz gero, bigarren posturako lehiatik at gelditzeko arrisku handiegia baitzuen talde urdinak. Honako hau antzeko partida izango da, izan ere, aurkaria sailkapen nagusiko bigarrena da: Aretxabaleta. Joanekoan Tolosak egurra jaso zuen. Azken aldian, ordea, maldan behera doaz aretxabaletarrak. Urdinak, aldiz, goraka. Bi taldeen artean bost puntuko aldea dago. Ea larunbata ondoren, sailkapenak zer dion.

EUSKAL LIGA
Tolosa CF    0
Beasain      2

JUBENILAK
Tolosa CF    4
Ordizia        0

Golak: Ainhoa Bengoetxeak bi gol sartu zituen. Beste biak, Saioa Zubillagarenak eta
Oihana Ugartemendiarenak izan ziren.

KADETEAK
Tolosa CF    1
Mariño    1

Gola: Claudia Herrero.


INFANTILAK
Anaitasuna    6
Tolosa A        3

Golak: Irati Urruzola, Izarne Sarasola eta Laida Artola.

Hernani    3
Tolosa B    5

Golak: Irene Etxaburua (2), Lore Etxaburua, Maria Herrero eta Nahia Larrañaga.

ALEBINAK
Tolosa A    10
Ordizia B    0

Tolosa B     0
Ordizia A    1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!