Urteak adinekoei inauteriak gerturatzen

Mikel Iraola 2015eko otsailaren 23a

Urtero Piñata Igandean Poca Tripa txaranga, Txilaba elkartea eta beste zenbait inauterizale Iurramendiko zaharren egoitzara joaten da musika doinuak eta dantzak hirugarren adinekoei eskaintzeko.

Aurten ere areto nagusia jendez lepo izan da, txaranga doinuak entzun eta Txilaba elkartekoen dantzak ikusteko. Poca Tripa txarangak, gainera, bere 50. urteurreneko koadro handi bat erregalatu zion egoitzari, eta areto nagusian bertan jarri zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!