Hizkuntza politika hizpide, gaur, EH Bilduren hitzaldi irekian

Tolosaldeko Ataria 2015eko otsailaren 23a

Zigor Etxeburua eta Inaki Irazabalbeitia hizkuntza politikaz ariko dira, 19:00etatik aurrera, kultur etxean.

Amaitzera doan legealdian hizkuntza politika "ardatza" izan da, Euskal Herria Bildurentzat, azaldu dutenez. Horrela, eta "ondoren lau urteetan ere halaxe izan dadin, lanean" ari dira.

Hizkuntza politikaren erronkak izenburupean, horrela, hitzaldian antolatu dute gaur iluntzerako, Tolosako kultur etxean. 19:00etan hasitan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Zigor Etxeburua izango da, batetik, eta Tolosako Udaleko Hizkuntza Politikako zinegotzi Inaki Irazabalbeitia, bestetik. Saioa irekian, aldundiaren eta udalaren politiken berri emango diete bertaratuei eta, halaber, herritarren ekarpen nahiz iritziak jasotzeko prest izango dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!