Goiz osoan zehar zeruari begira aritu ostean, Aiz Orratz elkarteko arduradunek danborradarekin aurrera egitea erabaki zuten. Haurrak makilak astindu eta goizean zehar nagusi izan ziren danbor hotsak. Euriaren ondorioz Trianguloan ez zuten geldialdirik egin, baina haurrek gozatzeko aukera izan zuten.