Hildako gizonezko bat aurkitu dute San Esteban auzoan

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko otsailaren 18a

Gaur goizean gizonezko baten hilotza aurkitu dute Tolosako San Esteban auzoan dagoen aisialdi gunean. Irualdeta tabernaren ondoan dagoen parkearen atzean dago gunea, Tolosa Motorren ondoan. Ertzainak eta auzitegiko medikua daude bertan ikerketa lanak egiten, eta baita ehorztetxe baten langileak ere. Ertzainek esan dutenez, gertaera ikertzen ari dira, eta ez dute datu gehiagorik eman.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!