Asteartita 2015

Eguna irribarrearekin hasteko aukera bikaina

Maier Ugartemendia 2015eko otsailaren 17a

Azken urteetako Pattar zezen parte hartzaileena izan da gaurkoa; zezenzale ugari ibili da zezenaren aurrean lasterka

Pattar zezenak badu xarma berezi bat. Batetik, esnatu berriak eta oraindik lotara joatekoak direnak bat egiten dutelako. Bestetik, zezenaren aurrean jartzen direnek, profesionalak izan ez arren eta gehienek erreflexuak galdu xamarrak izan arren, espektakulu polita eskaintzen dutelako.

Gaurkoa azken urteetako Pattar zezenik jendetsuena izan da. Plazan jende ugari ikus zitekeen, bakoitzak ahal zuen onena ematen. Laugarren zezen indartsua eta azkarra izan da, jendea plazatik ateratzea lortu duen bakarra.

Euria ere portatu da; hasieran eta amaieran soilik egin baitu.Azken zezena atera denean izugarrizko zaparrada ari zuen. Hala ere, euriak eragindako putzuak soilik ez dira izan zezenzaleei zutik mantentzeko lanak eman dizkienak. Bazen zezen plazatik lau hanketan atera behar izan duenik ere. Eta ziurrenik bihar goizean, esnatzean batek baino gehiagok izango du gogoan gaurkoan zezenak emandako astindua. Edonola ere ikuskizun bikaina eskaini digute guztiek, eta hori eskertzekoa da.

Erlazionatuak

Zer moduz joan dira inauteriak?

Imanol Garcia Landa 2015 ots 17 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!