Tolosako korrikalari kadeteak, Euskadiko txapeldun

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko otsailaren 15a

Elgoibarko Euskadiko kros txapelketan izan dira Tolosa CFko neska kadeteak, eta martxoan ospatuko duten Espainiako txapelketarako sailkatu dira; inauteri giroan ospatu dute handik.

Tolosako CF atletismo taldeko neska kadeteak Euskadiko Kros txapelketan irabazle suertatu dira, Elgoibarren.

Zaldunita eguna izaki, inauteri giroan ospatu dute garaipena, izan ere, martxoaren 1ean Caceresen (Espainia) ospatuko duten Espainiako txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu dute garaipenarekin.

Aipatzekoa da Maria Lasak irabazi egin duela krosa eta, Cacereseko txapelketan parte hartzeko aukerarekin batera, Euskadiko selekzioarekin Guadalajarara (Espainia) joateko sailkatu da, martxoaren 29an. Berarekin batera, Eneida Saldias, Izaro Perurena, Maddi Sanchez eta Libe Martinez de Rituerto izan dira. Entrenatzaileak, berriz, Sandra Varela eta Josu Gomez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!