Inauterietako abesti ugariren jatorria ezezaguna da. Herrikoitzat jotzen dira horietako asko, eta letrak ere normaltasunez kantatzen dira. 'Baila Negra' edo 'Polka' (Pitxi-pitxi) abestien kasua izan daiteke. Nork ez dakizki bi abesti horien letrak? Baina kantu hauek antzekotasun ugari dituzte.
14. Polka (Pitxi-pitxi)
Johann Strauss-en Sperl Polkaren ia berdina da. Dantza areto bati eskainitako abestia da, hain zuzen. Hemen istorio laburra:
Gerra napoleonikoen garaian dantza areto ugari ireki zituzten Vienan. Horietako bat izan zen Sperlbauer. 1807ko irailaren 27an zabaldu zuten, Vienako hirigunetik kanpo, Biedermeier-en. 1701. urtean, lokal horretan bertan, Johann Georg Sperlbauer-ek hasi zuen benetan taberna horren ibilbidea, eta urte mordoa itxita egon ostean, Johann Georg Scherzerrek erosi, obra egin eta izen berarekin ireki zuen.
Orkestrak izaten ziren bertan, jotzen, eta taberna oso famatu egin zen, Michael Pamer, Joseph Lanner eta Johann Strauss bezalako musikariak pasa zirelako bertatik. Hain zuzen, azken honek hiru kantu egin zizkion dantza areto hari: 1830ean Sperl duro Vals (30), Sperl Gallop 1831an eta Tolosako Inauterietan ezaguna den Sperl Polka 1839an.
Vienako Orkestra Filarmonikoak urtarrilaren 1an urtero eskaintzen duen Urte Berriko Kontzertuan jo izan dute kantua:
Baila Negra
Honek ere baditu antzekotasunak hainbat lekutan. El Pagaré gisa ezagutzen da abestia, eta Jorge Negrete mariatxi mexikar ezagunak, edota Manuel Maury Esteve eta Benito Antonio Fernández Ortiz (Ñico Saquito) kubatarren Los Guaracheros de Oriente taldeak ere interpretatzen dute:
6. Galtzaundi
Mikel Gotzon Telleriak aipatzen duen moduan, Galtzaundi abestia, Jose Rogel-en El último figurín zarzuelatik hartua omen da. 1873. urtean konposatu zuen.