Iker Dorronsoro: "Taldeak gehiago merezi zuen"

Asier Imaz 2015eko otsailaren 9a

Sailkapenean goraka jarraitzeko hiru puntu garrantzitsu zeuden jokoan Elgoibarren, larunbatean. Horren jakitun, Tolosa CF partidaren bila irten zen zelaira, baina ez zuen gola sartzen asmatu. 

Horrelakoetan gertatzen den bezala, aurkaria izan zen markagailuan aurreratu zen bigarren zatiaren hasieran. Tolosa CF taldeak ez zuen jakin izan markagailua iraultzen, eta 1-0 amaitu zen lehia.
Hiru puntu galtzeaz gain, Beñat galdu zuen Tolosak, lesioa medio.


Hurrengo partida Berazubin izango da larunbatean, 16:30ean, sailkapen nagusian zuloan dagoen Bergararen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!