Inauteriak 2015. Prestaketak

Zezen festez gozatzeagatik, edozer

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko otsailaren 9a

 2 1423486641677
 1 1423486640449
 3 1423486642334
 4 1423486643011
 5 1423486643725
 6 1423486644254
 7 1423486644728

Inauterietan zezen plazara sartzeko sarreren erdiak egun bakarrean saldu ziren, internet bitartez; gainerakoak gaur jarriko dituzte salgai, 16:00etatik aurrera.

Ostegun Gizeneko, Zaldunitako, Astelenitako eta Asteartitako zezen ikuskizunetara joateko irrikaz daude tolosarrak. Hala erakutsi dute, behinik behin, interneteko salmentaren harrerak eta gaur goizean goizetik Leidor atarian sortzen joan den ilarak.

Bizkorrenak 08:00etan ilaran jarriak ziren jada, eta txandak eginez, zezenak ikusi eta txarangaren doinura dantzatzeko aukera ziurtatu nahi izan dute. Hotzari eta orduen errenkadari aurre egiteko aulkitxo nahiz besaulkirik erosoena ilarara eraman duenik ere izan da, eta norbere denbora-pasak aukeratu dituzte, herritarrek, 16:00etan leihatila zabaldu bitarte.

Gogora ekartzekoa da, sarreren erdiak internet bidez salgai jarri zituela udalak, eta egun bakarrean amaitu zirela. Arratsaldean, berriz, gainerakoak eskuragarri izango dira eta, ilara azkartzeko helburuz, sei salmenta puntu jarriko ditu udalak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!