Zartaginak astindu dituzte tolosarrek

Asier Imaz / Naiara Roldan de Aranguiz 2015eko otsailaren 7a

Ez dago atzera bueltarik. Inauterien iragarle diren Kaldereroak Tolosako kaleetan murgildu dira; neska-mutilak, gurasoak, ijitoz jantzi eta zartaginak astindu dituzte Tolosa osoan hotsa ondo entzuteko. 

"Hungariako kaldereroak gara etorririk Tolosaldera. Laster Momek argituko digu nahiz eguna nahiz gaua. Inauteri alaiaren iragarle gu gara, Bai! atsegina eta algara". Entzundako kantuetako bat baino ez da; kalejirak, balts, mazurka eta antzeko erritmoak lagungarri izan dira Plaza Zaharretik abiatu eta Alde Zaharrean barrena kalejiran joateko. 50 musikaritik gora Tolosako kaleak kontzertu ibiltari bilakatuz.

Honakoa Urdina Txiki elkartearen 33. urtea da kalderero kalejira antolatzen eta gaurkoan ere 'ijitoak' ez zaizkie falta izan. Kalejira irekitzen, hala ere, ez da hartza eta bere domatzailea falta izan. Haur eta gaztetxoek irrikaz eta nerbioak jota espero zuten hartzaren etorrera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!