Marrubi mozorroak ari dira prestatzen Tolosako Azokan

Ataria 2015eko otsailaren 7a

Tolosako Azokako Esperientzia Tailerrak gaurkoan, inauterien atarian gauden honetan, marrubi mozorroak nola egin erakusten ari da haur eta gazteei. Baserritarrek euren baratzetan produktu askorik ez daukate negu giro honetan, baina marrubiak landatuta daudela probesturik Tolosako Azokak produktu hau hizpide hartu nahi izan du larunbateko azoka honetan.

Haur eta gazteak gustura aritu dira 11:30-13:00 bitartean, hezitzaileen laguntzaz kartulina, pegatina, errotuladore eta korda artean esku-lanetan eta gustura jolasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!