Errepideko denboraldia aurkeztu aurretik, Oriakokoak bikain pistan

Asier Imaz 2015eko otsailaren 5a

Oriako Txirrindularitza Eskolakoak Donostian izan dira lehian asteburuan, larunbatean eta igandean. Gipuzkoako Txapelketa jokatu da Anoeta Belodromoan, eta Limousineko txirrindulariak bikain aritu dira.

Taldeko kideek balantza positiboa egiten dute: «Oso ona. Gainera kontuan hartuta guretzat pista errepidera begirako prestaketa dela», esan du Aitor Aiertzak.

Kadete mailan, Unai Iribar Gipuzkoako txapeldun gelditu zen. Oriako Limousineko bigarren txirrindularia, maila horretan, Asier Aiertza izan zen, bosgarren postua lortuz. Emakumeetan, txapelketa Ane Iriarte billabonatarrak irabazi zuen. Oriakotik pasatako txirrindularia da Iriarte, egun Reyno de Navarra taldeko kidea. Bigarren Maddi Amondarain gelditu zen, Oriakokoa. Emakumeetan ez dute adinaren araberako txapelketa antolatzen, hau da, guztiak Open izeneko multzoan sartzen dituzte, eta elkarrekin aritzen dira lehian.

Gipuzkoako Txapelketan Oriako Limousin zazpi txirrindularirekin aritu zen lehian.

Aurkezpena, larunbatean
Otsailaren 7an Oriakoko txirrindulariak Amarozko Limousin enpresan elkartuko dira, 15:00etan. Errepideko denboraldiari begira, aurkezpen ekitaldia egingo dute bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!