2015/02/07 11:30 - 13:00
Neguko bigarren esperientzi tailerra egingo da larunbat honetan Zerkausian. Egun hauetan tolosan giro berezia sortzen da, Iñauteriak baititugu ate joka! Eta horregatik larunbatean azokan ere iñauteri giroa sortzen ahaleginduko dira! Otsailean sartzearekin negua ere aurrera doala antzematen da, eguna luzatzen hasia da eta oraindik ere oso apala izan arren lurreko aktibitatea, laister hasiko dira baserritarrak baratzeetan landaketak prestatzen! Dagoeneko marrubi landareak ari dira berdura plazan saltzen, horregatik, oraingoan marrubi mozorroa eginez ondo pasatzeko aukera izango da azokan. Tailerra irekia da eta edonork hartu dezake parte.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?