Zezen plazako sarrera guztiak agortu dira internetez

Ataria 2015eko otsailaren 3a

Zerbitzarian arazoak izan ziren atzo, baina gaur dagoeneko salgai jarri dituzte sarreren erdiak Ostegun Gizena, Zaldunita, Astelenita eta Asteartita egunetarako. Guztiak agortu dira ordu gutxitan.

Sarreren beste erdia, berriz, Leidorreko leihatilan jarriko dute otsailaren 9tik aurrera, 16:00etatik 20:00erako ordutegiarekin. Prezioak honako hauek izango dira:

Lekua Internet Leihatilan
TENDIDOA Orokorra: 2,15€
<16 urte: 1,10€
Orokorra: 2,00€
<16 urte: 1,00€
HARMAILA 2,15 € 2,00 €
PALKOA (2,5€/pertsonako)   30,00 €

Bakoitzak gehienez 10 sarrera erosi ahal izango ditu, eta ezingo dira ez itzuli ez eta aldatu ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!