San Blas, tradiziorik zaharrenen gotorleku

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko otsailaren 3a

 12 1422964944798
 16 1422964947156
 23 1422964950846
 27 1422964953528
 5 1422964939752
 6 1422964940621
 7 1422964941548
 8 1422964942348
 9 1422964942971
 10 1422964943822
 11 1422964944328
 1 1422964935906
 13 1422964945800
 14 1422964946250
 15 1422964946700
 2 1422964937107
 17 1422964947611
 18 1422964948054
 19 1422964948589
 20 1422964949078
 21 1422964949946
 22 1422964950393
 3 1422964937849
 24 1422964951308
 25 1422964951812
 26 1422964952857
 4 1422964938742
 28 1422964954296

San Blas eguna hamaika lekutan ospatuko dute gaur, eta eskualdean bada txoko berezi-berezi bat; Tolosako San Blas auzoa antzinako tradizioen gotorleku bilakatzen da otsailaren 3 bakoitzean, eta elurtuta esnatu da gaur.

Auzoko jaiak asteburuan hasi baziren ere, igandearekin batera, San Blas eguna bera izaten da herritar gehien biltzen dituen eguna. Emendek elkarteak prestaturiko erromeri, joko nahiz tabernarekin batera, otsailaren 3ko meza nagusiak ere herritar asko bertaratzen du Tolosako baselizarik zaharrenera, tradizio zaharrenei eutsiz.

Izan ere, San Blas eguna osasun onaren alde eta eztarriko minen aurka jakiak bedeinkatzeko eguna da. Lepoan lokarria lotuta eusten diote sinesteari, zenbaitek, baina, Tolosan, San Blas opilak, azukrea, lentejak, babarrunak, garbantzuak nahiz gozokiak eramaten dituzte herritarrek, minak uxatzeko.

Gaur ere halaxe gertatu da eta, eguna elurtuta hasi bada ere, tolosarrek ez dute zalantzarik izan, San Blaseko tontortxoa igotzeko. Baseliza bete egin da eta, eguerdia gerturatzen zihoan heinean, eliza atarira ere herritar gehiago bertaratu dira. Jakiak bedeinkatzera joan dira batzuk, eta San Blas opilez nahiz barrako txistorraz gozatzera, beste asko, hamaiketakoa eginez.

Horrela, aurtengo San Blas jaiak gaur biribilduko dituzte, 18:30etik aurrera, Malbadi anaien trikiti saioarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!