"Zure irrifarra, berriro gozatzea gure ametsa da"

Mikel Iraola/Asier Imaz 2015eko urtarrilaren 31

Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 11 1422723997666
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 14 1422724000662
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 21 1422724006863
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 23 1422724008468
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 1 1422723989327
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 2 1422723990507
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 3 1422723991707
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 4 1422723992310
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 6 1422723993847
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 8 1422723995362
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 10 1422723996929
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 12 1422723998717
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 13 1422723999849
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 18 1422724004306
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 19 1422724005405
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 20 1422724006136
Urtzi Gurrutxaga omenaldia I. urteurrena 22 1422724007789

Urtzi Gurrutxaga gogoan izan dute dozenaka senide, lagun eta bestelako futbolzaleek. Bere heriotzaren lehen urteurrenaren harira omenaldia egin diote Berazubin, eta haren argazki bat ipini dute estadioaren paretetako batean.

Bere senideek urte honetan zehar jasotako babesa eskertu nahi izan dute, eta omenaldiaren hasieran honako mezu hau irakurri dute:

Eskerrik asko hemen zaudeten guztioi eta momentu hau antolatzen aritu zareten guztioi. Eskerrik asko lehenengo Urtziren izenean, futbola eta zuek, urdinak, bere bizi-pozetako bat izan zaretelako. Zuekin oso zoriontsu izan da eta momentu goxo eta ederrak izan dituelako zuen artean. Hemengo porteria batean sartu zuen buruz bere azken gola eta bertan gelditu da bere zati handi bat zuekin. Seguru nago, dagoen lekuan dagoela oso pozik eta harro dagoela zuetaz. Bere irribarre politarekin eta bere gizontasunez animatuko zaituzte. Eskerrak bereziki Amaiaren, Nekaneren eta Juanitoren izenean.

Momentu hau une gazi-gozoa da guretzat. Saminez beteta Urtzi gure artean ez dugulako, baina poza zenbat maite duzuen ikusiz. Urte hau guretzat zaila izan den bezala, zuentzat ere hala izan da. Gure bihotzetan dagoen bezala, zuenetan dagoela ikusten dugu eta hori pozgarria da. Inoiz baino gehiago dago gure artean, gure bihotzetan. Inoiz ez da hilko denon bihotzetan irauten duen bitartean.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiot Urtziri, hain zoriontsu egin gaituelako. Gogorra benetan bera gabe bizitzea. Gure malkoek ezin dute bete zure hutsunea, zure irrifarreak laztantzen du gure bihotza. Eta zure oroitzapenak betetzen dute gure bizitza. Xabier Leteren 'Jardin bat zuretzat' eskaini nahi dizut. Abesti honetan adierazten baitira Urtziren nahiak, ilusioak, gure momentuak eta desioak.

Maite zaitugu, Urtzi.

Hiru puntu garrantzitsu

Omenaldiaren ondoren jokatu du Tolosa CF taldeak bere partida, Beti Gazteren aurka. Jokoan ongi baina markagailuan atzetik hasi da. Atsedenaldira 0-1ekoarekin iritsi dira urdinak. Bigarren zatian, ordea, bi gol lortu ditu Fuentesek, taldeari garaipen garrantzitsua emanaz. Amaieran, Tolosa CF 2, Beti Gazte 1.

Iker Dorronsoro:

 
Aitor Etxeberria:
 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!