Festa eta opilak, bihartik San Blasen

Eneritz Maiz Etxarri 2015eko urtarrilaren 30a

Bihartik hasi eta asteartera bitarte izango dira ekitaldiak, Tolosan

Tolosako San Blas auzoan bihartik hasiko dira San Blas jaiak ospatzen. San Blas opilez gain ordea, izango da zer ikusia, entzuna eta dantzatua lau egunetan. 12:00etan jaurtiko duten suziriak emango die hasiera jaiei, eta umeentzat izango dira ekitaldiak. Igandean egun betea izango dute diana, meza, aizkolari, trikitilari eta bertsolariekin. Asteleheneko disko festaren ostean, asteartean ospatuko dute San Blas eguna.

Urteroko ohiturak ez galtzeko, meza nagusia eta bertan jakiak bedeinkatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Egitaraua

Bihar, urtarrilak 31
12:00. Txupinazoa.
12:30. Ume jolasak.
17:30. Umeentzako txokolate jatea.

Etzi, otsailak 1
09:30. Diana, Konponezinak txarangarekin eta Tolosako Txistulari taldearen eskutik.
11:00. Meza.
12:30. Jon Irazu eta Mikel Larrañaga aizkolariak.
13:00. Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallus.
17:30. Peñagarikano eta Arzallus bertsolarien bigarren saioa.

Otsailak 2, astelehena
18:30-21:30. Disko festa.

Otsailak 3, asteartea SAN BLAS EGUNA
11:00. Meza Nagusia izango da, eta bertako produktuak bedeinkatuko dira.
12:30. Toka lehiaketa, auzokoentzat eta elkartekoentzat.
18:30-21:30. Malbadi anaiak, trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!