Urtzi Gurrutxaga omenduko dute larunbatean, Berazubin

Asier Imaz 2015eko urtarrilaren 27a

Desfibriladoreak derrigorrezkoak izango dira gune publiko jendetsuetan. Erabakia Eusko Jaurlaritzak hartu du.

Urtzi Gurrutxaga Tolosa CF taldeko kapitaina iazko otsailaren 2an zendu zen, bihotzekoak jota. Urteurrenaren harira, larunbat honetan omenaldia egingo zaio Berazubin, 16:15ak aldera; bere taldekideen partidaren aurretik.

Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat puntutan, «gune publiko jendetsuetan», desfibriladoreak derrigorrezkoak izango direla jakitera eraman zuen atzo Eusko Jaurlaritzak; www.eitb.com-ek zabaldu zuenez, «ikastetxe, saltoki, geltoki eta kirol instalazio jendetsuetan derrigorrezkoak izango dira». Eskari hau Gurrutxagaren anaiak jarri zuen martxan, 116.000 sinadura bilduz eta Osasun Sailean aurkeztuz.

Urtzi Gurrutxagaren anaiak, Enetz Gurrutxagak, esker ona adierazi du Twitter bidez: "Eskerrik asko helburu hau lortzen lagundu duzuen guztioi".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!