Txakur krosa iruditan

Asier Imaz 2015ko urt. 26a, 16:47

Pedro Etxeberria eta Leire Fernandez izan ziren atzo azkarrenak Tolosako IV. Txakur Krosean. Irudi politak utzi zituen lasterketak. Argazkiak: Jone Amonarriz

Korrikalariak eta txakurrak, elkar loturik, lasterka ibiltzen dira. Tolosan, 11 kilometroko itzulia prestatu zuten, eta bertan 50 lagun atera ziren. Gipuzkoako Liga barruan sartzen zen igandeko proba. Kirol hau ezagutzeko aukera ere eskaini zuten antolatzaileek, hasi berrientzat bost kilometro inguruko itzulia prestatuz.

Proba luzean Pedro Etxeberria eta Leire Fernandez izan ziren azkarrenak.

Eskualdeko ordezkaritzak maila txukuna eman zuen. Iban Vicente ibartarra seigarren iritsi zen helmugara, eta Zizurkilgo Nerea Barriola bosgarren. Junior mailan, Mattin Jauregi ikaztegietarra izan zen azkarrena. Axier Markez tolosarra, laugarren izan zen. Azkenik, beteranoetan, Iosu Varona bosgarren sailkatu zela aipatu behar da.

Hiru lasterketa jokatu ondoren, Gipuzkoako Ligan, Iban Vicente eta Nerea Barriola dira eskualdeko lehen ordezkariak. Ibartarra seigarren dago, eta zizurkildarra bosgarren.

Sailkapen orokorra

Gizonak
1. Pedro Etxeberria 41:29
2. Mikel Etxeberria 41:31
3. Jon Gonzalez 43:35
6. Iban Vicente 45:14

Emakumeak
1. Leire Fernandez 46:53
2. Sonia Albarez 51:15
3. Aida Maria Males 55:50
4. Naiara Casi 56:03
5. Nerea Barriola 1:00:13

Gizonezko juniorrak
1. Mattin Jauregi 46:54
4. Axier Markez 1:01:56

Gizonezko seniorrak
1. Mikel Etxeberria 41:31
4. Iban Vicente 45:14

Emakumezko seniorrak
1. Leire Fernandez 46:53
4. Nerea Barriola 1:00:13

Gizon beteranoak
1. Pedro Etxeberria 41:29
5. Iosu Varona 52:53

Emakume beteranoak
2. Sonia Albarez 51:15

Beterano masterrak
1. Fernando Cobos 46:42

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!